Hernaniarrak sprintean irabazi zion proba Gustavo Rodriguez galiziarrari. 3 ordu, 50 minutu eta 56 segundo behar izan zituen.
Peru Alfaro triatleta hernaniarrak, Espainiako Distantzia Motzeko Triatloi Txapel-keta irabazi zuen igandean, Posadasen (Kordoba, Andaluzia). 1,9 km igeri, 90 km bizikletan eta 21 km korrika egin behar izan zituen eta azken metroak sprintean eginda lortu zuen aurrena helmugaratzea, 3 ordu, 50 minutu eta 56 segundorekin. Segundo bakarra atera zion Gustavo Rodriguez galiziarrari. Hirugarren postuan Ruben Ruzafa geratu zen (03:52:09).
Emakumezkoetan, Gurutze Frades bizkaitarrak irabazi zuen. Durangoko triatletak 4 ordu, 31 minutu eta 8 segundo behar izan zituen. Bigarren postuan Helena Herrero geratu zen (04:34:40) eta hirugarrengoan Dolça Olie (04:37:50).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!