2013-14 ikasturterako Musika Eskolan plaza batzuk libre daude. Interesatuek izena emateko, bulegotik pasa behar dute 08:00etatik 14:00etara bitartean. Ikasketa hauetan matrikulatu daiteke: Musikaren Hastapena (7 plaza, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat); eta Panderoa (6 plaza, 8-12 urte bitarteko ikasleentzat).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!