Denboraldia behar bezala hasteko, abonatu egiteko deia

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 27a, 02:00

Atzo hasi zuen harpidetza kanpaina errugbi elkarteak eta Landarez gain, herriko tabernetan eta beste hainbat lekutan izango da aukera. Iaz bezala, abonatu (50 euro) eta laguntzaile (30 euro) egiteko aukera izango da.

Ohorezko Mailan jokatuko du aurten ere Hernanik eta horrek dakartzan gastuei aurre egiteko harpidetza kanpaina jarri du martxan errugbi elkarteak, iaz bezala. Herritarren indarra behar dutela azpimarratu dute eta abonatzeko dei egiten diete. Iaz, oso erantzun ona izan zuen kanpainak. Denboraldia, irailaren 15ean hasiko da. Vallado­liden aurka jokatuko du Hernanik, etxetik kanpo.

Abonatuek, etxeko partidu guztiak dohainik
Iaz bezala, abonatu (50 euro) eta laguntzaile (30 euro) egiteko aukera izango da. Abonatuek, etxeko partidu guztiak dohainik ikusteko aukera izango dute. Eta horrez gain, bertan egingo den Ada­rragako tartaren zozketan parte hartuko dute eta baita bi lagunentzako bazkari edo afarirako zozketan ere. Gutxie­nez, 11 partidu joka­tuko dira Landaren. Laguntzaileek, berriz, taldea ekonomikoki laguntzeaz gain, aipatutako bi lagunen­tzako bazkari edo afarirako zozketan parte hartuko dute.

Eskaera egiteko aukera, hainbat lekutan
Eskaerak egiteko aukera ugari daude: Landaren, astelehenetik ostegunera, 18:00e­ta­­­­tik 20:00etara; www.hernanirugby.com orrian; eta tabernetan: Rioja, Zin­tzarri, Haida, Joxe Mari, Kide, Ekos, Leoka, Karrero, Rufino, Txili, Aralar, Bodega, Atxur, Caserio, Kix­kal, Tamer, Zumi­tza, Onddi, Tripontzi, Goiz Ar­gi, Depor eta Irizar. Horrez gain, herriko erdigunean hainbat salmenta gune jarriko dituzte. Txartelak banatzen, berriz, ostegunetik aurrera hasiko dira Landaren bertan.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!