Mantenimendurako eta triatletentzako ikastaroak izango dira aukeran, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 27a, 02:00

6 ikastaro berri daude aukeran Hernaniko igerilekuan: 5 urtetik gorakoentzako hastapena, aquagyma, triatleta edo trabesiak egiten dituztenentzat ikastaroa, mantenimendua... Atzo hasi ziren ikastaro batzuk, baina izena eman liteke.

Ikastaro berriak jarri ditu martxan Udalak, igerilekuan. Sei ikastaro berri daude aukeran: 5 urtetik gorakoen­tzako hastapena (hiru hilabetekoa); 55 urtetik gorakoen­tzako mantenimendua; aquagyma; triatleta edo trabesiak egiten dituztenentzat ikastaroa; mantenimendua helduentzat; eta ur ludoteka. Hainbat ikastaro atzo hasi ziren eta beste batzuk gaur bertan hasiko dira. Dena dela, jakinarazi dutenez, oraindik aukera dago izena emateko.

Astean bi edo hiru egunetan
Zenbait ikastarotan aukera dago astean bitan edo hirutan egiteko. Adibidez: +5 urte hastapena; +55 urte mantenimendua; eta triatletak/trabesiak.

IKASTARO BERRIAK IGERILEKUAN

 + 5 URTE HASTAPENA (HIRU HILABETEKOA):
- ASTEAN HIRU EGUN: astelehena-asteazkena-ostirala; 17:55etan.
- ASTEAN BI EGUN: asteartea-osteguna; 17:55etan.

 + 55 URTE MANTENIMENDUA: 
- ASTEAN HIRU EGUN: astelehena-asteazkena-ostirala; 09:30etan.
- ASTEAN BI EGUN: asteartea-osteguna; 09:30etan.

 AQUAGYMA: 
- ASTEAN BI EGUN: asteartea-osteguna; 15:00etan.

 TRIATLETAK/TRABESIAK: 
- ASTEAN HIRU EGUN: astelehena-asteazkena-ostirala; 07:00etan.
- ASTEAN BI EGUN: asteartea-osteguna; 15:15etan.

MANTENIMENDUA HELDUAK:
- ASTEAN BI EGUN: asteartea-osteguna; 14:00etan.

UR LUDOTEKA:
- ASTEAN EGUN BAT: asteazkena; 18:45etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!