Jokalari gazteek izan zuten lekua, Angeluren kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 26a, 02:00

Aurredenboraldiko bi­­garren partidua jokatu zuen Hernanik igandean Lan­daren. Iparraldeko An­ge­lu taldearen kontra neurtu zituzten indarrak, eta 5-40 galdu bazuten ere, larunbatekoan, emaitza izan zen gutxienekoa. Denboraldia prestatzeko asmoz jokatzen ditu Her­nanik aurredenboraldiko par­­­­­­tiduak, eta larunbatekoan, jo­kalari gazteei lekua uztea zen helburuetako bat. Tal­dearen asmoa da hauek minutuak hartu eta taldera egokitzen joatea, batez ere, alde fisikoan aldaketa asko da­goelako maila batetik bestera. Denboraldia hasi aurretik taldeak baditu zenbait erronka. Datorren astean kontzentrazioa egingo dute alde teknikoa lantzeko; eta liga hasi baino astebete lehenago Eibarren kontra neurtuko da Hernani. Liga irailaren 14an hasiko du VRACen kontra.

Bazkide kanpaina, gaurtik martxan
Herritarren indarra behar dutela eta, bazkide edo abonatu kanpaina jarriko du martxan Hernanik gaurtik aurrera. Astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:00­etara izango da bazkide egiteko aukera, Landaren. Bes­te momenturen batean egin nahi duenak ere izango du aukera, herriko tabernetan: Rioja, Zintzarri, Haida, Joxe Mari, Kide, Ekos, Leoka, Karrero, Rufino, Txili, Ara­lar, Bodega, Atxur, Caserio, Kixkal, Tamer, Zumitza, Onddi, Tripontzi, Goiz Argi, Depor eta Irizarren. Erdigu­nean ere, jarriko dituzte salmenta puntuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!