Asteburu pasa antolatu dute Santiomendira Gazte Asanbladako kideek abuztuaren 30, 31 eta irailaren 1ean. Datorren urteko antolaketa, plangintza eta helburuak zehaztuko dituzte bertan, eta bidez batez, euren arteko harremanak sendotu eta sustatu nahi dituzte. Izena emateko zerrenda Garinen dago eta gaur da azkeneko eguna. Irteerari buruz hitz egiteko bilera deitu dute bihar, Biterin, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!