Bi master berri egiteko aukera ikasturte berrian, urtarrilean hasita

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 25a, 02:00

Hastear den ikasturte be­rrian bi master berri egiteko aukera jarri dute Basque Cu­li­nary Center unibertsitatean.
Masterretako bat jate­txeetako pastelgintzan eta su­kaldaritza gozoan oina­rri­tzen da. Sukaldari eta pastelgileei dago zuzendua. Master honek aukera ematen du sektorean espezializatu eta pastelgintzako azken tendentziak ezagutzeko.
Sumilleria eta Enomar­ketinga landuko da  bigarren masterrean. Ostalaritzan titulua dutenei dago zuzendua eta baita Unibertsitateko Lizentziatuei ere, ardogin­tzan dituzten ezaguerak za­baldu nahi dituztenei. Su­millerian espezializatuta dau­denei zuzendua ere badago master hau, eta baita produktu honen komertzializazioan edota esportazioan lan egiten dutenei.

Urtarriletik aurrera
Bi masterrak 2014ko urtarrilean hasiko dira eta 6 hilabetekoak izango dira. Prak­ti­kak egin eta ikasten jarraitzeko bidaiak ere, izango dituzte. 1.500 orduko masterrak dira, eta momentuko eta sektoreko adituek hartuko dute parte, seminario eta Master Classen bitartez.
Informazio gehiagorako bisitatu unibertsitatearen web orria: www.bculinary.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!