Hernaniko atleta gehienak hasi dira denboraldi berria prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 25a, 02:00

uda garaiko deskantsua atzean utzi eta Hernaniko atleta gehienak hasi dira entrenatzen, denboraldi be­rria prestatzeko gogoz; astelehenetik ostegunera entrenatzen dute, 19:00etatik 20:30­etara. Txikienak, 7 urtetik au­rrerakoak, kurtso ha­sierarekin batera hasiko dira entrenatzen, irailaren 10ean. As­tearte eta ostegunetan izango dituzte entrenamenduak 18:00etatik 19:00etara. Eta emakumeen taldea irai­laren 2an hasiko da. As­tean bitan entrenatuko dute, astelehen eta asteazkenetan, 19:00­etatik 20:00etara. Aur­ten gainera deialdi berezia egin diete Hernaniko emakumeei, animatu eta beraiekin hasteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!