Zaldi dema izango da gaur nobedadea, Portuko San Joan Txiki jaietan. Imanol Paolla eta Azkonobietaren artean izango da lehia, 900 kiloko harriarekin zeinek plaza gehiago egin. 19:00etan hasiko da espektakulua, inoiz demarik jokatu ez den plazan, Portuko plaza berrian. Ilusioarekin dira Paolla eta Azkonobieta, eta okasiorako zaldi berriak prestatu dituzte, aurretik, halako ikuskizunetan aritu ez direnak.
12 sagardotegi, lehiaketan
Dema arratsaldean izango da, baina aurretik, ekitaldi mordoa antolatu dituzte aurten ere. Goizean pelotan neurtuko dira Ojuel eta Esnaola, Portuko pelotaleku berezian. Auzoa bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute. Eta ekitaldi nagusia Sagardo Lehiaketa izango da. Aukeran 12 sagardotegi aurten: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
08:00, Suzirien jaurtiketarekin.
09:30, Diana txistulariekin.
11:00, Pelota partidua Ojuel eta Esnaolaren artean.
12:00, Meza auzoko hildakoen alde.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo lehiaketa. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta.
13:00, XXXIX. Toka eta Bote txapelketa.
14:30, Bazkaria.
18:00, Ainara dantza eskola eta Dilshad Dantza Taldearen eskutik Batuka, Funky eta Danza del vientre erakustaldia.
19:00, Zaldi dema Hernaniko Imanol Paollaren zaldia, eta Urnietako Azkonobietren artean.
Jarraian, Laketekin dantzaldia.
00:00, Jaien amaiera Laket taldearekin. Zezen suzkoa. Azken traka.