uda bukaerako jaiak dira Portukoak, baino auzotarrak eta hernaniarrak festa gosez dira nonbait, oraindik. Asteburuan jendetza bildu da Portun, ekitaldi askoren bueltan: sardina jatea, ume jolasak, kantu saioa, dema, gaueko kontzertu eta dantzaldiak... Atzo zen festetako azken eguna, eta eguerdian, eguraldia lagun, giro ederrean egin zuten urteroko sagardo dastaketa eta mokadutxoa. Arratsaldea zaldi demak markatu zuen. Aurreneko aldia zen Portun egiten zela eta ikusmina piztu zuen, naiz eta euria egin.
Portuko festak bukatuta, Zikuñagakoek hartuko dute erreleboa, iraileko aureneko asteburuan. Beraz, festaz festa dabilenak orduan izango du aurtengo uda errematatzeko aukera!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!