Portu eta Elizatxo auzoen artean dagoen trenbide azpiko zubian konponketak egingo dituzte bihar; zehazki, errepidea konponduko dute. Udalak jakinarazi duenez, lanek iraun bitartean tunela itxita egongo da ibilgailuentzat. Oinezkoentzako pasabidea ordea, zabalik mantenduko dute. Obrak direla eta, ibilgailuentzako zubia itxita mantentzeak eragina izango du ondorengo auzoetan: Ibarrolaburu plaza, Portu auzoa eta Elizatxo auzoa.
Ur sarean obrak,
asteartean
Portu-Osiñaga auzoa urez hornitzeko sarean ere konponketak egiteko asmoa du Udalak. Berrikuntza lan horiek asteartean egingo dituzte, goizeko 09:00etatik 19:00etara. Orain dauden hodiak oso egoera kaxkarrean daudela eta, obra garaian baten bat lehertzea gertatu litekeela jakinarazi du Udalak. Hori horrela, auzoa urik gabe geratzeko arriskua dagoela jakinarazi du, egindako matxura konpondu bitartean behintzat.
Ur sarea berritzeko obrak asteazkenean bukatuko dira, baina loturak egin behar dituztela eta, Portu eta Osiñaga auzoan urik gabe egongo dira goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak bitartean.