Asto karrera eta kantu saioa, tradizioa eta nobedadeak gaur Portun

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 24a, 02:00

Festetako bigarren eguna dute gaur Portun, larunbata, egun haundia. Eguna indar­tsu hasteko baratxuri zopa egingo dute goiztiarrenen­tzat. Umeak izango dira, goizeko protagonistak: zaku karrerak, aulki jokoa, loko­txak, ura... antolatu dituzte; eta tradizioa bihurtu den zinta lasterketa ere bai. Arratsaldea muslarien txapelketarekin hasiko da, baina ez da hori ekitaldi nagusia izango. 18:00etan, mozorroak jantzi, eta asto gainean auzoan buelta zeinek azkarren eman aterako dira Portuko bizilagunak. 62garren edizioa izango da aurtengoa eta aurrekoetan bezala, espektakulua aseguratua dago. Ondoren, Patxin eta Potxin pailazoak izango dira, festa jartzen. Iluntzean afaltzera elkartuko dira auzotarrak, eta ondoren izango da eguneko nobedadea, Euskal kantu saioa. Kalez kale kantariko kideekin 30 abesti inguru kan­tatuko dituzte, guztien­tzat aski ezagunak direnak. Tal­deko kideek 21:00etan egin dute hitzordua, Portuko txosna aurrean. Eta festa bukaera girotzeko ardura, Laiotz taldeak izango du.

08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
08:30, Baratxuri zopa goiztiarrentzat
11:30, Haur jokoak: zaku karrerak, aulki jokoa, loko­txak, ura eta irinaren jokoa...
13:00, Zinta lasterketa izugarrizko opariekin
Jarraian, Tiro karabina txapelketa 
16:00, Mus txapelketa Shangai tabernan
Ordu berean, Esku lanak
18:00, LXII. Asto lasterketa.
19:00, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna   
Jarraian, Denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko
00:00, Kalez kale kantarikoekin Euskal Kantaldi herrikoia
Ondoren, Dantzaldia Laiotzekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!