Abuztua aurrera dijoa, eta astebete eta gutxi gehiago geratzen da iraila iristeko: ikasturte berriak, kurtso hasiera... Biteri kultur etxean zehaztu dituzte 2013-2014 ikasturteetan emango dituzten ikastaroak eta izen-emate eta matrikulazio fetxak ere, jarri dituzte.
Ume eta helduentzat aukera, ikastaroetan
Biteriko kurtsoetan, aurten ere, denek dute lekua, umeek zein helduek.
Umeentzako hiru ikastaro antolatu dituzte ikasturte berrian, guztiak, urrutik ekainera bitartekoak: antzerki ikastaroa, 9-12 urte bitarteko gaztetxoentzat; eta pintura marrazketa 6-8 eta 9-12 urte artekoentzat.
Helduen kasuan, aukera zabalagoa da. Urritik ekainera bitarteko 21 ikastaro antolatu dituzte, eta horietako batzuk, mailaren arabera egiteko aukera ere, jarri dute: antzerkia, argazkigintza digitala, eskulanak, dantza garaikidea, dantza latinoak, egur taila, pintura, taichi-chikung, yoga eta zeramika.
Ikastaro laburragoak egiteko aukera ere badute aurten, helduek. Kosmetika naturala, bisuteria eta abalorioak, sendabelarrak eta patchwork ikastaroak dira, hilabete gutxiko iraupena izango dutenak.
Hizkuntzari dagokionean, batzuk euskera hutsean izango dira, eta kasu honetan, parte hartzeko, ezinbestekoa izango da gutxieneko ulermena izatea. Beste ikastaroetan hizkuntza ez dago zehaztua eta ikasleen euskera mailaren arabera emango dira batean edo bestean.
Irailaren 2tik 6ra, izen ematea
Ikastaroan hernaniarrek zein kanpokoek dute parte hartzeko aukera, beti ere, aldez aurretik izena emanda. Epea irailaren 2tik 6ra egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, alegia. Biterin eman behar da, goizez edo arratsaldez, ordutegi honen barruan: 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara.
Ikastaro guztiek dituzte plaza jakinak, eta kopuru hori gainditzen bada, zozketa bidez erabakiko da zeinek duen matrikulazioa egiteko aukera. Zozketarako data ere zehaztu dute: irailaren 9a, eguerdiko 12:00etan, Biteri kultur etxean bertan.
Eta bukatzeko, ikastaroan plaza konfirmatuta dutenek matrikula egin beharko dute irailaren 10etik 16ra, bi egunak barne. Kasu honetan, ordutegia ere goiz eta arratsaldekoa izango da: 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etara. Matrikula egiterako garaian kontu korronteko 20 digituak eta NANren zenbakia ematea beharrezkoa izango da, ikastaroen kuotak banku-helbideratze bitartez kobratuko baitituzte.
Haurrentzako ekintzak
Antzerkia, 9-12 urte euskeraz:
Urriak 5-maiatzak 31, larunbatetan, 10:00-12:00. Bertakoek 86 euro; kanpokoek 111 euro.
Pintura marrazketa,
6-8 urte euskeraz:
Urriak 1-maiatzak 29, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 127 euro; kanpokoek 164 euro.
Pintura marrazketa,
9-12 urte euskeraz:
Urriak 2-maiatzak 28, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 127 euro; kanpokoek 164 euro.
Helduentzako ekintzak
Antzerkia:
Urriak 5-ekainak 14, larunbatetan, 10:00-12:30. Bertakoek 164 euro; kanpokoek 216 euro.
Argazkigintza digitala euskeraz:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30. Bertakoek 262 euro; kanpokoek 342 euro.
Dantza garaikidea Euskaraz:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Dantza garaikidea, hastapena:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Dantza garaikidea, sakontzea euskeraz:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 197 euro;
kanpokoek 260 euro.
Dantza latinoak, hastapena euskeraz:
Urriak 3-ekainak 19, ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 129 euro; kanpokoek 152 euro.
Dantza latinoak, hastapena euskeraz:
Urriak 4-ekainak 20, ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 114 euro; kanpokoek 172 euro.
Dantza latinoak, sakontzea:
Urriak 1-ekainak 17, asteartetan, 19:00-21:00. Bertakoek 129 euro; kanpokoek 172 euro.
Eskulanak:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 19:00-11:30. Bertakoek 197 euro;kanpokoek 260 euro.
Egur taila:
Urriak 7-ekainak 16, astelehenetan, 09:30-12:00. Bertakoek 164 euro;kanpokoek 216 euro.
Egur taila, euskeraz:
Urriak 3-ekainak 19, ostegunetan, 18:00-20:30. Bertakoek 164 euro; kanpokoek 216 euro.
Taichi-chikung, hastapena euskeraz:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:00. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Taichi-chikung, sakontzea:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Bertakoek 197 euro;
kanpokoek 260 euro.
Taichi-chikung:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Bertakoek 197 euro;
kanpokoek 260 euro.
Yoga, sakontzea:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Yoga, hastapena euskeraz:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 19:30-21:00. Bertakoek 197 euro;
kanpokoek 260 euro.
Yoga, sakontzea euskeraz:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Yoga, hastapena:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Zeramika:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 197 euro; kanpokoek 260 euro.
Pintura, sakontzea:
Urriak 2-ekainak 18, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 262 euro; kanpokoek 342 euro.
Pintura, hastapena euskeraz:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta
ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 262 euro;
kanpokoek 342 euro.
Pintura:
Urriak 1-ekainak 19, astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Bertakoek 262 euro; kanpokoek 342 euro.
Helduentzat ikastaro laburrak
Kosmetika naturala, euskeraz:
Urriak 2-azaroak 20, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Bertakoek 60 euro; kanpokoek
76 euro.
Bisuteria-abalorioak, euskeraz:
Urtarrilak 7-maiatzak 27, asteartetan, 19:00-20:30. Bertakoek 60 euro;
kanpokoek 76 euro.
Sendabelarrak, euskeraz:
Martxoak 4-maiatzak 6, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Bertakoek 60 euro; kanpokoek 76 euro.
Patchwork, euskeraz:
Urriak 3-urtarrilak 23, ostegunetan, 17:00-19:00. Bertakoek 60 euro; kanpokoek 76 euro.