aitorren hizkuntz zaharra, Eperrak, Baratze bat... 30 abesti inguruko errepertorioa eramango dute Kalez Kalek Kantariko kideek bihar, Portu auzora.
Plazan, afalostean, kantuan
Urteroko legez, larunbat gauez, afari eder baten bueltan elkartuko dira auzotarrak. Aurten, zerbait berezia antolatu nahi horretan, Kalez Kale Katariko kideak gonbidatu dituzte, nobedade gisa. Taldeko kideek gustora hartu dute gonbitea, hala dio Xabier Odriozola arduradunak: «Imanol Kamioren bitartez egin ziguten proposamena eta gure artean hitz egin, eta animatu egin ginen, joatea erabaki genuen. Plana da, afaldu ostean, denok elkarrekin abestea. 12 lagun inguru joango gara, eta auzotarrekin batera, denok ondo ezagutzen ditugun abestiak kantatuko ditugu. Pantaila haundi bat izango da bertan, eta abestien letrak jarriko ditugu, denok izan dezagun parte hartzeko aukera. Saioa ordubete ingurukoa izango da»
Gauerdian izatea, berezia
Eguerdiko 12:00etan abestera ohituta daude Kalez Kale Kantariko kideak, eta zentzu horretan, biharko saioa berezia izango da beraientzat. Kantu saioa larunbatetik iganderako gauerdian hasiko da, 00:00ak inguruan.