Arrilimoiko bidea itxita, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 02:00

AHTko obrak direla eta, Arrilimoiko bidea itxita egongo da Osiñagan, astelehenetik hilaren 17ra, UTE Urumea enpresak Kronikari jakinarazi dionez. Gurutzepe etxea eta Arrilimoiko kruzea bitarteko tramoa itxi eta konpondu egingo dute, hain zuzen. Egun horietan Loiditik barrena ibili beharko dute bide hori erabiltzen dutenek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!