Asfaltatze lanak direla eta, trafiko aldaketa bakarra gaur eguerdira bitartean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 23a, 02:00

Elkano kalea egongo da itxita eguerdira arte, Kiroldegi parean; ondorioz, Txirrita kalea bi zentzukoa izango da.

ASTELEHENEAN hasi zi­ren asfaltatze lanak uste baino azkarrago joan direla eta, Udalak pren­tsa oharra bidali du Kro­nikara, azken alda­ke­­ten berri eman eta herri­ta­rrei eskerrak emateko. Oharrean dio abia­du­ra dela eta, trafiko alda­ketak bere onera etorri di­rela ia bere osota­su­nean: «mantentzen den aldaketa bakarra gaur eguerdira arte izango da. Elkano kalea itxita egongo da Kiroldegi pa­rean, eta ondorioz, Txi­rri­ta kalean bi zentzuak mantenduko dira. Orain pintaketa lanak egiten ari dira, eta tarteka trafikoan eragin arren, ez da alda­ketarik izango».

Eskerrak herritarrei
Oharrean eskerrak ere ematen dizkie Udalak herritarrei: «lanek iraun duten bitartean izandako jarreragatik eskerrik asko guztiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!