Saharako neska-mutilak agurtu zituzten, bidai ona desiatuz

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 23a, 02:00

Hernanin bi hilabete egin eta gero igandean itzuliko dira Sa­harako errefuxiatu kanpamendu­etara bost neska-mutilak. Udalak agurra egin zien asteazkenean.

saharako errefuxiatu kanpamen­due­tatik urruti, bi hilabete egin dituzte Hernanin Mo­hamed Salem, Fatma, Zei­nahu, Mah­fuda eta Fati­me­tuk. Iritsi zaie agur esateko ordua, igandean itzuliko dira eta aurretik, Udalak agurra egin nahi izan die, eta bide batez, eskerrak eman beraiekin egon diren harrera familiei, begiraleei... Luis Intxauspe alkateak hartu zuen hitza, eta neska-mutilekin hitz egin eta gero, harrera familiei gogorarazi zien beraiek gabe proiektu hau ez zela po­sible izango. Udalak etorkizunean egi­tasmo honekin jarraitzeko asmoa duela ere jakinarazi zuen Alkateak, balo­razioak positiboak baitira, urtero. Eta bide batez, herritarrak animatu zi­tuen, datorren urtera begira, umeak etxean hartzera. Alkatearen hitzak en­tzun­da, egonaldian egindako ekintza eta irteeren argazkiak ikusi zituzten eta ondoren, luntxa izan zuten, elkarrekin!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!