Ergobiko festetan herri krosa izango da eguneko ekitaldi nagusienetakoa gaur. 10:30etan aterako dira korrikalariak, Bernardo Arzallusen omenez. Izena eman nahi dutenek irteeran bertan izango dute aukera, 08:30etatik 21:30etara. Egunean zehar bazkari herrikoia, haurrentzako jolasak, zezen suzkoa eta musika jaialdia antolatu dituzte.
10:30, VI Kross herrikoia (XI Bernardo Arzallusen Oroimena)
12:00, Antzinako gizakien bizimodu erakustaldia. Sua eta ehiza nola egiten zuten erakutsiko dute.
14:30, Bazkari herrikoia. Bixente soinujolea.
19:00, Haurrentzako kantu eta jolasak Plazan, Urtxintxarekin.
23:30, Zezen suzkoa Plazan
00:00, Musika jaialdia Danba taldearen eskutik.