Osiñagako auzo elkarteko kideek egunpasa antolatu dute datorren irailaren 1ean. Nafarroara joango dira eta Baztan aldea bisitatuko dute oraingoan: Zugarramurdi, Urdazubi, Elizondo eta Amaiur herriak hain zuzen. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik, eta horretarako auzo elkarteko kideren batekin jarri behar da harremanetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!