Gobernu Batzordea izango da bihar, goizeko 09:15etan, Alkatetzan. Sei puntu izango dituzte aztergai, tartean, hauek: Hernaniko Udal Eskolako sukalde zerbitzua; eskolaz kanpoko jardueretarako dirulaguntzak; ikastetxeetan musika eskolak emateko zerbitzuak; eta Hernaniko hainbat ikastetxeetaraino bidegorri eta oinezkoen sarea hobetzeko proiektua adjudikatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!