Datorren ikasturtean gimnasia erritmikoa praktikatu nahi duenak orain du izena emateko garaia. Informazioa lortzeko aukera jarri dute Kiroldegian bertan, eta izen-emate orriak ere, bertan eskuratu behar dira. Izena lehenbailehen eman behar da.
Entranamendu egunak, zehaztuta
Irailean hasiko dira entrenamendu eta klaseekin, eta egunak zehaztu dituzte dagoeneko. Alebinetik senior mailarako ikasleak irailaren 3an hasiko dira; eta hauek irailaren 2a baino lehen entregatu behar dute izen-emate orria.
Aurrebenjamin eta benjamin mailako txikiak berriz, irailaren 30ean hasiko dira. Hauek irailaren 9ra arte izango dute zabalik izena emateko epea. Gainera, lehen aldiz izena ematen dutenek gimnasia erritmikoa probatzeko aukera izango dute irailaren 30etik urriaren 11ra.