San Miguel finalerdietan da, Endikari erraz irabazita

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 22a, 02:00

Katedrak asmatu bezala, San Miguel 22-11 nagusitu zen Endikaren kontra. B taldetik San Miguel eta Juaristi pasa dira finalerdietara.

Sorpresarik ez zen egon San Miguel eta Endikaren arteko lehian. Ligaxkako az-keneko partidua jokatu zu­ten astearte arratsaldean, Kutxa Saria txapelketa haundikoa. Asko zegoen jokoan, irabazleak finalerdietarako pasea lortuko baitzuen, eta Julen San Miguel faboritoak ez zuen aukera pasatzen utzi. Doneztebeko atzelaria hobea izan zen partidu guztian. Pelo­t­eoan nagusi izan zen eta sakearekin zer esanik ez; izugarrizko abiadura eman zion pelotari eta 12 tanto egin zituen. Hasieratik aurreratu zen markagailuan, alde dexenterekin; 16-6 izan zen partzialetako bat. Eta azken emaitza, 22-11; emozio askorik gabeko partidua izan zen, asteartekoa. Katedrak ez zuen hutsik egin, eta San Miguelek lortu zuen finalerdietarako aurreneko pasea. Talde honetako bestea Juaristik eskuratu du, taldeko bigarren erremontista onena izateagatik. Ligaxkako azkeneko partidua, Urtasun eta Ezku­rraren artekoa asteartean jokatuko da, Ezkurrak arazoak baititu besoan.

Barrenetxea IVak partidua, gaur
Kutxa Sariaren atsedenaldia aprobetxatuta, erremonte jai­al­dia izango da gaur Gala­rretan. Lau partidu jokatuko dira, tartean, Endika Ba­rrenetxea hernaniarrarena. Jaialdia 16:00­etan hasiko da, eta partiduak hauek izango dira: Otaegi-Saldias/Ezku­rra-La­rra­naga; Urriza-Ion/ Juaristi-San Miguel; Etxebe­rria -Agi­rrezabala/Etxabe II-Barrene­txea IV; eta Segurola-Olazar/Matxin VI-Zubiri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!