Errugbi Eskolan aritu nahi dutenek izena emanda egon behar dute eskola kirolean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 02:00

14 urtetik beherako gaztetxo eta haur guztiek, hau da, 2000tik aurrera jaiotakoek, izena eman behar dute eskola kirolean, ikasturte berrian errugbi eskolan aritu nahi badute. Arrazoia: bestela partiduetako aseguruak ez die asistentzia kubrituko. Osakidetzara joateko aukera ere badagoela azaldu dute eta diote, gomendagarria dela eskolan izena ematea. Bestalde, 12 eta 10 urte azpiko gaztetxoek, errugbian aritu nahi dutenek, aukeran dituzten bi kiroletatik bat errugbia aukeratu behar dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!