Arteixon izan da asteburuan Iker Lujanbio, Estatuko Autokros Txapelketan. 5garren proba puntuagarria jokatu zen eta piloto hernaniarrak zuen onena eman zuen: entrenamenduetan hirugarren denbora onena egin zuen 57 kotxeren artean, eta sailkapen mangetan bigarren eta hirugarren egin zuen. Finalerako pasea zuzenean lortu zuen, baina hor bukatu zen asteburuko bolada ona. Finala hasi eta irteera ona egin bazuen ere, motorrak huts egin zion eta 5garren postuan zijoala, errueda bat pintxatu zitzaion. Arazoak medio, 11garren postuan bukatzea lortu zuen. Azken proba irailean jokatuko da, Miranda de Ebron.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!