Larramendi eta Elkano kaleak asfaltatzen hasiko dira gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 02:00

aristizabal eta Elkano (Ki­roldegiko zatia) kaleen asfaltatze lanen abiadura ikusita, Udalak beste bi kale asfaltatzeko erabakia hartu du: Larramendi kalea, oi­nez­koen bideraino eta Elkano kalea, Izpizuako bi­de­gurutzetik Biteriraino.

Trafikoan aldaketak
Gaur hasiko dira asfaltatze lan hauek, eta iraun bitartean, aldaketak izango dira trafikoan. Larramendi kaleari d­a­go­kionez, zentzu bakarrekoa izango da, goranzkoa. Portu eta Elizatxo auzoetatik edo Victor Hugo kaletik Tilose­tara. Ezingo da kale bazterrean aparkatu, bai ordea aparkatzeko bi parkinetan. Elkano kaleari dagokionean, itxita egongo da eguer­ditik aurrera, Izpizu­a­ko bidegurutzetik Biteri kultur etxe parera. Izpizua kalean ere aldaketak izango dira. Elkano ixten denetik ireki arte, beheranzko zentzua izango du, hau da, Elkano bidegurutzetik Txirrita kalerakoa. Nafar kaleko sarrera mantendu egingo da, kontrako zentzuan bada ere, bertako garajeetako jabeek sartu-irtena egin dezaten. Autobus zerbitzu publikoen geltokietan ere aldaketak egingo dira. Bihar eguerditik aurrera, Biteri parean zeuden autobusak Atsegindegira pasako dira, G1a geratzen den lekura. Azkenik, Aristizabal irekita egongo da eguerditik aurrera, nahiz eta ezingo den aparkatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!