Finalerdietarako pasea jokoan neurtuko dira gaur Ezkurra eta Urtasun. Urtasunek zaila dauka, Ezkurra 22 tantotik behera utzi behar baitu.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko ligaxka gaur bukatuko da eta gaur erabakiko dira finalerdiak zein pelotarik jokatuko dituzten. Ligaxkako azken partidu honetan Ezkurra eta Urtasun izango dira aurrez aurre. Galarretan, 16:00etatik aurrera hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da.
Ezkurra errekuperatu da ezker izterreko lesiotik eta gaur faborito aterako da. Izan ere, aldeko du finalerdietarako pasea lortzea. Garaipen bat nahikoa du eta porrot batekin ere sailkatuko litzateke; 30-23ko marjena du. Urtasunek, sailkatzeko, irabazi eta 22 tantotik behera utzi behar du Doneztebeko aurrelaria.
Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!