Hernani gogoz ari da denboraldia prestatzen, aldaketekin eta ilusio haundiarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 02:00

Abuztuaren 1etik mar­txan da Erregional Ohorezko Mailako talde berria. Berria, aldaketei dagokienean, izaera eta helburuak, betikoak izango baititu Hernanik 2013-2014 denboraldian. Xa­bi eta Alai dira entrena­tzaile berriak, Donostial­dekoak biak; Iker Dorron­sorok, orain arteko entrenatzailea, To­losa­ra joan da. Jon Loran koordinatzailearekin elkartu da Kronika, aurredenboraldiaren errepasua egiteko asmoz. Lo­ranen esanetan, entrenatzaile aldaketak ilusioa ekarri du taldera: «bi entrenatzaileak pack moduko bat dira, futbola maite dute, barru-barruan sentitzen dute, apasionatuak direla esan liteke, eta hori positiboa da, beti. Indarra eta gogoarekin etorri dira, eta hori transmititu diote taldeari. Joan den urtean mailaz igotzekotan egon ginen azken momentura arte, eta aurten indarra behar zuen taldeak. Aldaketa positiboa izango da».

Jokalari berriak, bertakoak eta kanpokoak
Taldean ere, jokalariei dagokienean, aldaketak izan ditu Hernanik. Bajei dagokienean, badira futbola utzi dutenak, eta gutxi batzuk, beste talderen batera joan direnak. Inkorporazioei dagokienean, aurpegi berri dexente izango dira aurten Zubipen. Fi­txaketei erreparatuta, kanpoko lau jokalarik jokatuko dute denboraldi berrian Hernanirekin: 3 Antiguoko taldetik etorritakoak, eta bestea Tolosaldeatik. Horiez gain, bigarren taldeko 8 jokalari igoko dira talde nagusira; bigarren taldea mailaz igo zen joan den denboraldian.

Aurrendenboraldian, bi partidu
Abuztuaren 1ean hasi ziren en­trenamenduekin eta astean lautan entrenatzen dute. Taldekideak ezagutu eta pi­ña moduko bat egitea dela helburua dio Jon Lo­ra­nek: «orain inportanteena da jokalariak eta entrenatzaile berriak elkar ezagutzea, piña egin eta entrenatzen hastea». Hernanik bi partidu jokatuko ditu aurredenboraldian: aurrenekoa Vasconiaren kon­tra, Zubipen; eta bestea Tolosaren kontra, Berazubin. Loranen esanetan, bi partidu hauek test modukoak izango dira, taldea nola dagoen ikusteko.

Irailaren 14-15ean, hasiera 2013-2014 denboraldia
Irailaren 14-15eko asteburuan hasiko du Her­nanik, Beti Gazteren kontra, Zubipen. Loranek anbiziosoak direla aitortu dio Kronikari, eta aurten ere, ahalegina egingo dutela goiko postuetan izateko. Aurkariei dagokienean, mailaz jaitsi berri den Anai­tasuna, Aretxabaleta, Tolosa eta Berio izan beharko ditu begi bistan, talde txuri berdeak: «gogoz eta ilusio haundiarekin dira, hasteko desia­tzen. Orain, gogor entrenatu eta eguna iristea besterik ez dute falta» dio Loranek.

Emakumezkoen ligako taldea hasi da entrenatzen
Denboraldi berria prestatze la­netan hasiak dira Ema­ku­mez­koen ligako neskak ere. A­s­te­le­henean hasi ziren entrenamenduekin eta iristear dagoen den­bo­raldiko helburuak finka­tzen. Partiduen egutegia zehaztu gabe dago oraindik, eta Kronikak datozen asteetan landuko ditu talde honen helburu eta asmoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!