Ikastaroan izen ematea, eta Udalak 100 euroko laguntza

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 20a, 02:00

Etxebizitza duinak egiten erakutsiko dute irailean, Romi Etxea proiektuaren barruan. Lasto, buztin eta neumatikoak erabiliko dituzte, besteak beste, etxebizitza horiek egiteko. Proiektuko laguntzaileak dira Hernaniko eta Astigarragako Udalak, EKIAN bioeraikuntzako profesionalak eta Romi Bidean proiektuko kideak. Bi ikastaro izango dira guztira, aurrenekoa teorikoagoa eta bestea praktikoagoa. Prezioa 100 eta 425 euro bitartekoa da, ikastaroaz gain, aukeratutako zerbitzuen arabera. Bi Udalek 100 eurorekin lagunduko die ikastaroa egiten dutenei. Izena emateko formularioa www.astigarraga.net helbidetik jaitsi behar da, bete eta romi.etxea@gmail.com helbidera bidali.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!