Gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo, Santa Barbarako lakuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 19a, 02:00

Urnietako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo Santa Barbarako lakuan, ur gainean. Ertzaintzak Kronikari jakinarazi zionez, itxuran ez zuen indarkeria arrastorik. Autopsiaren emaitzen zain daude. Herritar batek eman zuen abisua goizeko 10:30ak inguruan. Ertzainekin batera, suhiltzaileak ere bertaratu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!