San Roke egunak jende ugari biltzen jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 19a, 02:00

San Roke eguna izan zen ostiralean eta urtero bezala, festa antolatu zuten bai San­tiomendiko ermitan eta baita Aranon ere. Bietan, jen­de uga­ri elkartu zen eta giro ederrean ibili ziren. Santio­men­din, mezaren ostean, Asti­gar taldeko dantzariek emanaldia eskaini zuten eta ondoren oilasko jatea egin zu­ten, sagardoak lagunduta. Fes­ta bukatzeko, Alaiki musika taldearen emanaldia izan zen.
Aranon, ohi bezala, txistularien doinura ibili ziren. Eta modu berean joan ziren herritik San Rokeko ermitara, Esteban Irurzunen meza entzutera. Meza bukatzean, pelota partiduarekin goza­tzeko aukera izan zen. Andoaingo Eskudero pelotariak 22-19 irabazi zion Aginagako Errastiri. Ondo­ren, bazkari herrikoia egin zuten Kontsejupen. Festa agurtzeko, Agur Jaunak kantatu zuten bertaratutakoek, txistularien laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!