Gizon baten gorpua aurkitu dute Santa Barbarako lakuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 18a, 02:00

Urnietako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Santa Barbarako lakuan. Ertzaintzak Kronikari jakinarazi dionez, itxuran ez du indarkeria arrastorik. Autopsiaren emaitzen zain daude. Herritar batek eman du abisua goizeko 10:30ak inguruan. Ertzainekin batera, suhiltzaileak ere bertaratu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!