Lagunartean elkartzeko aukera ederra izan zen atzo, sagardo probaketan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 18a, 02:00

Gaur bukatuko dira Goizuetako Amabirjin jaiak, Umore-Ona Peñaren egunarekin. Ohi bezala, ez da girorik faltako azken egun honetan, Peñaren bazkari eta kalejirak jarriko du saltsa, beste behin ere. Eta horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira egun osoan: entzierroa, Goizueta eta Aranoren arteko pelota partidua, dantzaldia iluntzean... Atzo berriz, Sagardo Eguna izan zen eta jende ugari bildu zen: bertakoak, Aranokoak, Ereñotzukoak, Hernanikoak... Lagunartean, sardina pintxoa jan eta sagardo desberdinak probatzeko aukera ederra izan zen.

Gaurko egitaraua
Peñaren eguna eta ezkonduen eguna


08:00, entzierroa Lasturgo
zezenekin.
12:30, Peñaren irteera
ikastolako tabernatik.
13:00, pilota partiduak, Goizueta-Arano.
15:00, Umore-Ona Peñaren
bazkaria.
17:00, Peñaren kalejira
txarangarekin.
Ondoren, zezenak Lasturren eskutik.
Ondoren, dantzaldia Gabezin taldearekin.
00:00, festa bukaerako
ekitaldia txarangarekin,
udaletxe aurrean.
Ondoren, dantzaldia Gabezin taldearekin.
Ondoren, txaranga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!