Portu auzoan dena prest dute San Joan txiki jaietarako

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 20a, 02:00

Abuztuko azken asteburua berezia izaten da Portu auzoan, San Joan Txiki jaiak ospa­tzeko hitzordua izaten baitute auzotarrek. Ostiralean ha­siko dira eta igandera bitartean, de­nentzako moduko egitaraua antolatu dute. Aurten gainera, bi nobedaderekin: Kalez kale kantarikoekin kantu saioa eta zal­di dema.

Ume jokoak eta sardin jatea, ostiralean
Umeentzako ekintzak antolatu dituzte, batez ere, aurreneko egu­nean. Festen hasierako su­ziriak eztanda egin aurretik, marrazki eta pintura lehiaketa antolatu dute; eta umeen parkina ere zabalik egongo da, puzgarri, ohe elastiko eta bes­te­lakoekin. Arratsaldean ere, parkinaz gain, jokoak izango dituzte, ondo pasatzeko: zaku ka­rrera, lokotxak... Helduek ere izango dute festarako le­kua ostiralean: Lorontzi Lehiaketa, sardin ja­tea eta kontzertuak antolatu dituzte.

Asto karrera, kantaldia, pailazoak... larunbatean
Larunbata izango da festetako egun nagusietako bat. As­to karrera antolatu dute arra­tsaldean, Portuko festetako identitate bihurtu den ekitaldietako bat. Eta gauean, aur­ten­go nobedadeetako bat: Kalez Kale Kantariko kideekin kantu saioa; afalostean egingo dute eta letrak pantaila haundi batean jarriko dituzte.

Sagardo dastaketa eta dema, igandeko plana
Festetako azkeneko eguna izango bada ere, igandea ere ekitaldiz gainezka dator. Eguerdian tradizioa bihurtu den Sagardo Lehiaketa antolatu dute. Eta arratsaldean, aurtengo beste nobedadea: zaldi dema Paolla eta Az­ko­nobietaren artean.

Abuztuak 23, ostirala
10:00, Marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30, Haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia eta olla.
12:00, Jaien hasiera suziriaren jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera auzoko txoko guztietan alaitasuna zabalduz.
13:00, Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa
16:00-19:00, Haurren parkinga
17:00, Haur jolasak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab.
18:00, Lorontzi lehiaketa
20:30, XXIII. Sardin jate herrikoia.
23:00, Kontzertu ikaragarria: The Zepo. BH Roja eta Despervicio.

Abuztuak 24, larunbata
08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
08:30, Baratxuri zopa goiztiarrentzat.
11:30, Haur jokoak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab.
13:00, Zinta lasterketa izugarrizko opariekin. Jarraian, Tiro karabina txapelketa.
16:00, Mus txapelketa Shangai tabernan. Ordu berean, Esku lanak
18:00, LXII. Asto lasterketa.
19:00, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna .  Jarraian, Denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
00:00, Kalez kale kantarikoekin Euskal Kantaldi herrikoia.
Ondoren, Dantzaldia Laiotzekin.

Abuztuak 25, Igandea
08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
09:30, Diana txistulariekin.
11:00, Pelota partidu interesgarria: Paul Ojuel Eñaut Esnaolaren kontra.
12:00, Meza auzoko hildakoen alde.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo lehiaketa. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00, XXXIX. Toka eta Bote txapelketa.
14:30, Bazkaria.
18:00, Ainara dantza eskola eta Dilshad Dantza Taldearen eskutik Batuka, Funky eta Dan­za del vientre erakustaldia.
19:00, Zaldi dema Hernaniko Imanol Paollaren zaldia, eta Urnietako Azkonobieta baserriko zaldiaren kontra, 800kiloko harriarekin.
Jarraian, Laket taldearen dantzaldia.
00:00, Jaien amaiera
Laket taldearekin. Zezen suzkoa. Azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!