Saharako umeak agurtuko dituzte gaur Udalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 21a, 02:00

Bi hilabete Hernanin egin eta gero igandean itzuliko dira Saharako Errefuxiatu kanpamenduetara herrian egon diren bost neska-mutilak: Mo­hamed Salem, Fatma, Zei­nahu, Mah­fuda eta Fati­me­tu. Joan aurretik, gaur, 11:30etan, agurra egingo diete Udaleko Pleno aretoan.

Festa, eskerrak emateko
Joan den ostiralean 5 neska-mutilek agur festa antolatu zuten Tilosetan, harrera gu­raso, begirale eta Udala­ren laguntzarekin. Festa Herna­niri eskerrak eman eta es­kain­tzeko helburuarekin an­tolatu zuten. Haima, tea, he­nna, txokolatada eta Banda Westerm Sahararen kontzertua antolatu zuten. Asko izan ziren Tilosetara gerturatu zirenak: bertako herritarrak, errefuxiatu kanpamenduetan bizitu zirenak, Sa­hararekin lotura berezia dutenak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!