Taldea egonkortzeko, lan egin beharra du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 18a, 02:00

Aurredenboraldia pres­ta­tzen ari da Ohorezko Mailako taldea eta atzo aurreneko partidua jokatu zuen Larresororen aurka, lagunartekoa. Hernanik 7-29 galdu zuen. Iparraldeko taldea, tal­de sendoa da, baina Hernanik oraindik lan dexente egin behar duela azaldu dio Kronikari Joxe Elosegi arduradunak. «Baja asko izan ditugu, beteranoek utzi egin dutelako eta 4-5 lesio dauzkagulako. Horrez gain, gazte asko sartu da taldean eta egonkortzeko lan asko egin behar dugu oraindik».

Animoso
Hernanirentzat, orain, gogor lan egiteko momentua den arren, Elosegik dio animoso eta jarrera positiboarekin daudela denboraldiari begira. Iraila erdialdean hasiko da denboraldia eta bitartean lanean jarraituko dutela azaldu du. Horrez gain, lesionatuak errekuperatzea ere espero dute.
Aurredenboraldian, lagunarteko beste bi partidu ere jokatuko dituzte. Hurrengo larunbatean, Angeluren aurka neurtuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!