Betiko haziak eta betiko nekazaritza berreskuratu nahian, India hegoaldean

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 18a, 02:00

Bitxia badirudi ere, biztanle gehienak nekazariak dira, baina ezin dira nekazaritzatik bizi. Nekazaritza modu berriak eta intensiboak hasi direnetik baserritar txikiak egoera larrian daude zonalde horretan, lurrak lehortzen ari baitira, urak kutsatzen eta agortzen, eta nekazari txikiek ezin dute konpetitu nekazari­tza intentsiboarekin. Euren lurrak utzi, saldu edo landu gabe dauzkate zonalde gero eta haundiagoetan, eta asko iritsi dira ia ahazteraino, euren langintza zertan datzan.
Horregatik, betiko nekazaritzari heldu, betiko haziak berreskuratu, eta beren bur­u­arentzako adina egiten hasteko proiektuak sortzen ari dira; horietako bat da Vithai proiektua, elikadura burujabetzaren alde lan egingo duen proiektu berri berria, Emaus Fundazioak sortu duena, eta besteak beste, Hernaniko Udalaren diru-laguntza jasotzen duena.

Baserri eskola,
nekazarien herrian

Vithai proiektuak ardatz nagusi bat dauka: Velicham baserri eskola. Keeranurretik 5 km-ra dago eta bertan bil­tzen dira Kunnandarkoil blokeko 9 komunitateak, eta Panchayat blokeko bi komunitate. Guztira 350 nekazarirekin ari dira lanean, helburu hauekin: agro biodibertsitatea berriz ere martxan jarri; uztak hobetzen saiatu, modu erabat ekologikoan; pobrezia mu­rriztu, mikro finantza eta bizitzeko modu orekatuen bitartez; betiko haziak be­rres­kuratu; hazien bankuak sor­tu; Dalit komunitateari eta emakumeei baliabideak eman, orain dutena baino ahalmen gehiago izan dezaten...
Nekazari herrialdea da hau, baina arazo larriak dituzte lurrarekin, batez ere, 1960an iraultza berdea sortu zenetik. Hain zuzen Indiako hegoaldeko estatukoa da iraultza berdearen aita. Or­du­tik errendimendu haundiko hazi hibridoekin hasi zi­ren lanean, eta ongarritze urez­tatzearekin ere bai. Emai­tza: sekulako uztak ja­so­tzen hasi ziren, eta ekonomiari hazt­en lagundu zion horrek. Hala ere, India oraindik ordain­tzen ari da hori, ubideak lehortu zirelako, lur-azpiko urak ere bai, nekazariak zorretan sartu ziren, minbizi kasuak igo, bere buruaz beste egindakoen kopurua gora...

Organismo publikoen
parte hartzea

Vithai proiektuak laguntza eman nahi dio Velicham baserri eskolari. Baserri eskolan egiten diren azpiegitura la­nak, edo programazioaz gain, beren komunitateetako organismo publikoekin ere lanean ari dira. Hain zuzen, organismo horien parte hartzea bilatu nahi dute, bai ikastetxeena edo bai bestelako erakundeena. Aurten hasitako proiektua da, eta dagoeneko egin dira: ur putzutik edateko ura hartu ahal izateko bonba; ingurua animalien sarreratik babesteko ixtura; prestakuntza espazioko ho­be­kuntzen planoak. Hasi di­ren lanak: lehenengo orientazio ikastaroa, nekazaritzako betiko metodoetan; ongarri naturalak nola prestatu; haziak nola gorde; Vermi­compost-en prestakuntza, lurrik gabeko emakumeen­tzat; haziak banatu.

Emakumeak, lurrik
gabekoak eta Dalit-ak

Vithaik erremedio bat eman nahi die egoerarik txarrenean dauden taldeei, eta horien artean bereziki erreparatu die talde jakin batzuei: batetik, lurrik gabe geratu direnei; bestetik, emakumeei, egoera benetan larria bizi baitute; eta orokorrean Dalit etniakoei, baztertuak daudelako. Baserri eskola dagoen zonaldean, Dalit etniakoak dira biztanleen %35 inguru.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!