Gaur irabaziz gero, finalerdiak eskura

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 17a, 02:00

Juaristi eta Endika lehiatuko dira gaur, Buruz Buruko Txapelketako B taldeko ligaxkan. Irabazten duenak finalerdiak eskura izango ditu.

Endikak Zeberio IIa ordez­katu du Buruz Buruko Txa­pel­keta Nagusian eta gaur debutatuko du Juaris­tiren aurka. B taldeko ligaxkako partidua izango da eta finalerdietako pasea izango da jokoan. Ira­bazten duenak hanka bat eta erdi finalerdietan izango du. Oso partidu interesgarria izango da. Endika gaztea den arren, oso maila ona erakusten ari da azkenaldian eta gaur­koa hori erakusteko aukera ona dela ikusita, dena ematera aterako da. Biak aurre­lariak dira eta klabea sakean egongo da ziurrenik, buruz burukoan ohikoa den bezala. Partidua, 16:00etatik aurre­­ra Galarretan jokatuko den jaialdiko bigarrena izango da.

Urriza finalerdietan, eta Ezkurra bidean
Ostegunean, Urriza eta Ezkurra neurtu ziren A taldeko ligaxkan. Ezkurrak 26-30 irabazi zion egungo txapeldunari. Oso partidu ona jokatu zuten biek eta azken momentuan erabaki zen. Emaitza horrekin, Urriza finalerdietara sailkatu da eta Ezkurra bidean da. Horre­ta­ra­ko Urtasuni 19 tantoko al­dea­rekin irabazi beharko dio.

Gaur, beste hiru partidu
Gaurko beste partiduak: Otae­gi-Sal­di­as/Se­­gurola-Aizpuru III; Urri­za-Agirre­za­bala/Ma­txin III-San Mi­guel; eta Etxabe II-Larra­ñaga/Matxin VI-Zubiri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!