Sagardo Eguna izango da gaur Goizuetan eta 12:00etatik aurrera Nafarroako eta Gipuzkoako sagardo onenak probatzeko aukera izango da plazan. Arratsaldean, berriz, pelota partiduak izango dira, afizionatuenak eta profesionalenak.
GAURKO EGITARAUA
Sagardo Eguna
11:00-14:00, haurrentzako puzgarriak eskolan.
11:30, toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00, Sagardo probaketa plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
16:00-18:00, haurrentzako puzgarriak eskolan.
18:00, zezenak lasturren eskutik.
19:30, pilota partiduak.
Afizionatuen partidua:
- Errandonea-Olaizola/Mitxelena-Martinez.
Aspe eta Asegarcekoen artekoa:
- Apezetxea-Olaizola I/Olazabal-Peñagarikano.
00:00, dantzaldia Laiotz taldearekin.
Ondoren, txaranga.
00:00, DJ Bull gaztetxean.