Amabirjin egunean Paseo Berriko trabesia jokatu zen eta Luis Goñi eta Peru Alfaro hernaniarrak izan ziren aurrenekoak helmugaratzen. Biak batera iritsi ziren Kontxako hondartzara. Goñik 00:38:42ko denbora egin zuen eta Alfarok 00:38:43koa.
Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligan ere aurreneko postuetan dira. Alfaro dago aurreneko postuan 299,77 punturekin eta Goñi bigarrengoan, 299,62 punturekin. Irlakoa eta Kontxakoa falta dira bukatzeko.
Denera, 9 hernaniarrek hartu zuten parte Paseo Berriko trabesian eta emakumezkoetan, Irati Mendia donostiarrak irabazi zuen.
HERNANIARREN SAILKAPENA
1.- LUIS GOÑI - 00:38:42
2.- PERU ALFARO - 00:38:43
11.- IÑIGO GOÑI - 00:42:29
111.- ANDUTZ ARREGI - 00:50:46
219.- OSCAR GONZALEZ - 00:56:34
313.- ASIER OCON - 01:02:00
333.- IBAI ALBA - 01:03:32
375.- OIER IURRAMENDI - 01:06:42
405.- JOXEBA IURRAMENDI 01:08:47