Larresororen aurka, aurreneko kontaktua

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 17a, 02:00

Ohorezko Mailako taldea aurredenboraldia prestatzen ari da eta gaur Larresororen aurka jokatuko du lagunarteko partidua. 18:00etan izango da Landaren. Lagunarteko beste bi partidu ere jokatuko ditu Liga hasi aurretik. Gainerako taldeak ere, laster jarriko dira martxan.

Uztailetik aurredenboraldia prestatzen ari da senior gi­zonezkoen A taldea, Oho­rez­ko Mailakoa. Eta gaur, aurreneko partidua jokatuko du. Lagu­nar­teko partidua izan­go da, Larreso­roren aurka. Lan­daren neurtuko dira 18:00etatik aurre­ra. Zaletuek, aurreneko kontaktu honetan, taldea nola dagoen ikusteko aukera izango dute. Lagunarteko beste bi partidu ere jokatuko dituzte: abuztuaren 24an Angeluren aurka eta irailaren 7an Eibarren aur­ka. Ohorezko Mailako Txapel­­ke­ta irailaren 14-15ean hasiko dute.

Emakumeak eta B taldea, datorren astetik martxan
Senior emakumezko taldeak astelehenean hasiko du aurredenboraldia, 19:00etan. Senior gizonezkoen B taldeak, berriz, asteartean 19:30etan.

Eskola kirolan izena eman
Jakinarazi dutenez, 14 urtetik beherako haur guztiek, hau da, 2000tik aurrera jaiotako jokalari guztiek eskola kirolan alta emanda egon behar dute. Bestela, partiduetako aseguruak ez die asistentzia kubrituko. Osakidetzara jotzeko aukera badago ere, eskolan izena ematea gomendagarria dela azpimarratu dute. Hori horrela, 12 eta 10 urte azpiko jokalariek, aukerazko bi kiroletatik bat errugbia aukeratu beharko dute.

Gainerako taldeen entrenamendu hasiera:
- Senior emakumezkoak: abuztuaren 19an,19:00etan.
- Senior gizonezkoak B taldea : abuztuaren 20an, 19:30etan.
- Jubenilak (21ua; 1993-1994-1995): Senior A taldearekin hasi dira eta momentuz horrela jarraituko dute.
- Kadeteak (18ua; 1996-1997): abuztuaren 19an, 18:30etan.
- Infantilak (16ua; 1998-1999): abuztuaren 19an, 18:30etan.
- Errugbi Eskola ( 2000tik aurrera): n Irailaren 6an 18:00etan.
- Aittitte Power: irailaren 5ean (edo beraiek erabakitzen duten datan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!