Baserria dantzan izango da gaur Umore-Onaren emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 16a, 02:00

Emanaldi berezia antolatu du aurten Umore-Ona dantza taldeak. Ohiko dan­tza emanaldia izan beharrean, ikuskizun osoago bat prestatu dute, herriko talde eta pertsona desberdinekin. Dantza, bertsoa, antzerkia, kantua... uztartu dituzte. Baserria hartu dute gaitzat eta horren inguruan gidoi bat prestatu eta osotasun bat eman diote. Gaur arratsaldean izango da emaitza ikusteko aukera. 18:30etan izango da, eskolako frontoian. Horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira egun osoan: erraldoi eta buruhaundiak, bakailao lehiaketa, mus txapelketa... Gauerako, berriz, kon­tzer­tuak antolatu dituzte Goizuetako gazteek. Gibe­lur­diñek eta Emon taldeek joko dute gaztetxean. Aire librean ere izango da dantzarako aukera Laiotzekin.


GAURKO EGITARAUA
11:00, erraldoiak eta buruhaundiak.
12:00, bakailao lehiaketaren hasiera.
13:00, lehiaketako epaimahaiaren emaitza.
13:30, txaranga ikastolako tabernatik.
16:00, X. Mus Txapelketa Ixkibin.
18:30, Umore-Ona dantza taldearen emanaldia (eskolako frontoian).
00:00, dantzaldia Laiotzekin.
Ondoren, txaranga.
00:00, kontzertuak gaztetxean: Gibelurdiñek eta Emon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!