Hexion enpresa botako dute

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 16a, 02:00

Hexion enpresa botako dute. Uztailaren 29ko Hiri­gin­tza Batzordetik pasa zen eraikina botatzeko eskaera, Momentive Specialty Chemi­cals Ibérica S.A.k aurkeztua. Oraindik ez dira botatzeko lanekin hasi eta Udalak ez daki noiz hasiko diren, enpresa pribatua izanda, ez baitu eskumenik. Ondoren, zerbait eraikitzeko asmoa ote dagoen ere ez du jakiterik izan Kronikak. Kasu horretan, kutsaduraren aurkako garbiketa lanak egin beharko lituzkete, material kimiko arriskutsu eta kutsagarriekin egiten baitzen lan.

Industrias Químicas del Urumea, hasieran
Epeleko enpresa, Hexion Spe­ciality Chemicals AEBko multinazionalak hartu zuen 2005e­an. Aurretik, Bakelite izan zen, hain zuzen 1989tik, eta hasiera hasieran, Indus­trias Químicas del Urumea. 1965 urtean sortu zen. Fenol-erretxina solidoa produzitu izan da bertan, hau da, automozio industrian, fundizioan, material refraktarioan eta aba­rretan erabiltzen zen materiala.

Merkatua, Asia aldera
Hexionek, Hernaniko planta ixtea erabaki zuen 2008an, «sektorearen deslokalizazioaren eraginez». Fabrika ixteko argudiatu zuen, bere bezeroek beste herrialdeetara jo zutela, batez ere Asia aldeko horni­tzaileetara, bertan prezio oso lehiakorrak aurkitu zitezkeelako. 40 langile zeuden ordu­an Herna­niko enpresan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!