San Roke ospatuko dute gaur Santiomendin eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 16a, 02:00

Egun ederra pasatzeko auke­­ra izango da gaur bai San­tio­me­n­diko ermitan eta baita Ara­non ere. Izan ere, gaur San Roke eguna izanik, festa antolatu dute, urtero bezala. San­tio­mendin, Astigar taldeko dan­tzariek girotuko dute egu­na, besteak beste, eta Aranon txistulariek. Bi kasuetan, meza 11:00etan izango da eta bazkariak ere antolatu dituzte.

Santiomendiko ermitan
11:00, Meza.
11:30, Astigar taldeko dantzariak.
14:00, Labeleko oilasko jatea. 17:30, Alaiki musika taldea.

Aranon
10:15, Txistulariak herriko plazan.
10:30, San Martin parrokiko kanpai-jotzea, Antonio Ezeizaren eskutik.
10:40, San Roke ermitara irteera, txistulariekin.
11:00, Meza San Roke ermitan, Aranoko Esteban apaizarekin.
12:30, Pelota partidua, 4 1/2an: Errasti/Eskudero
13:30, Kalejira herrian barrena, txistulariekin.
14:30, Herri bazkaria Kontsejupen.
19:00, Festa bukaera, ‘Agur Jaunak’ kantatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!