Udalak asfaltatze lanak egin behar ditu Elkano eta Aristizabal kaleetan eta ondorioz, kale horiek itxita egongo dira. Kale hauetatik ibiltzen den trafikoa beste kale batzuetara desbideratuko dute eta aldaketak ere izango dira trafikoan. Neurri hauek astelehenetik ostiralera hartuko dira, lanek bost eguneko iraupena izatea aurreikusten baita. Asfaltatze lanak behetik gora egingo dira, hau da, Latsunbe-Elkano bidegurutzetik abiatuko dira, Urbietan (Atsegindegin) Aristizabal kalerantz joko dute eta Aristizabal guztia asfaltatuz amaituko dira, Iturregi eta Txantxillako bidegurutzean.
Autobus geltokiak, aldatu
Lanen eraginez, aldaketak izango dira autobus geltokietan.
Aldaketa nagusiak
-Latsunbe-Elkano bidegurutzetik, Latsunbe-Latsunberriko bidegurutzera, bi norabideko kalea bihurtuko da, gaur egun autobusek eta taxiek
soilik dute aukera.
- Latsunbe-Elkano bidegurutzean, Karmelo Labakatik eta Latsunbetik datorren trafiko guztia, Zinkoeneara bideratuko da. Herrigunera sartzeko Txirrita kalea erabiliko da, lanak
irauten duten bitartean bi zentzukoa izango baita.
- Txirrita kale osoak eta Elkano kaleak (Urumea ikastolatik Atsegindegira) norabide bikoitza izango dute.
- Txirrita kale osoan eta Elkano kalean (Urumea ikastolatik Atsegindegira) EZINGO DA APARKATU egun hauetan.
- Urbieta kalea itxita egongo da Elkanoko bidegurutzetik Aristizabaleko bidegurutzera
(Autobusen geltokiak dauden zatia). Anbulatoriotik Marieluts alderako zatian norabide bikoitza mantenduko du.
- Anbulatorioaren atzealdeko Karobietako bidea isolatuta geratuko da. Bertako bizilagunek ez dute euren etxeetara sarbiderik izango ibilgailuz.
- GARAJEAK: Elkano kaletik (Latsunbe eta Atsegindegi artean) eta Aristizabal Kaletik sarrera duten garajeak, ezingo dira erabili. Atsegindegikoak erabili ahal izango dira, lan hauen ondorioz sortu daitezkeen aldaketei arreta jarriz, betiere.
- Izpizua kalean Urumea ikastolako bidegurutzean, bi aukera izango dituzte ibilgailuek, gaur egun bezala Elkanon behera egitea (eskubirantz) edo Elkanon gora egitea (ezkerrerantz), Udaletxerantz. DEBEKATUTA egongo da Txantxilla alderantz
egitea (gorantz).
- Larramendi kaleak gaur egungo
bi norabideak mantenduko ditu. Larramendi eta Elkano bidegurutzean, ordea, Larramenditik datozenek, ezingo dute Urumea ikastolarantz hartu (ezkerrerantz).
- HONDAKINAK: atez ateko zerbitzua normaltasunez egingo da leku guztietan.