Asteburu honetan estatuko autokros txapelketako 5garren proba puntuagarria jokatuko da Arteixon (Galizia). Iker Lujanbio hernaniarra bertan izango da. Aurreko lau probetan finalean sartu da eta helburu horrekin joan da Galizira. Sailkapen nagusian 8garren postuan dago. Denera, 59 pilotok eman dute izena karcross dibisioan. Arteixoko lasterketari La catedral del autocross deitzen diote eta oso zirkuitu berezia da, J.R. Losada deitzen zaiona. Horregatik jende askok ematen du izena (oraingoan 118 kotxek eman dute izena) eta jendetza joaten da lasterketak ikustera. Lasterketak betiko formatua izango du: gaur goizean, egiaztapenak, eta arratsaldean entrenamenduak eta 1go manga ofiziala; bihar goizean, 2garren manga ofiziala, repeskak eta finalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!