Festa ederra izango da gaur Santiomendin Sagardo Txapelketa, zaldi dema eta segalariekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 15a, 02:00

Egun osoko festa antolatu dute. Aurtengo berezitasuna, segalarien arteko lehia izango da. Aurrez aurre izango dira: Suharri Irazustabarrena-Julen Gabirondo eta Mikel Garaialde-Mikel Zumeta. 17:30etan hasiko da neurketa.

Amabirjin egunarekin bat, festa ederra antolatu dute gaur Santiomendi auzoan. Egun osoko festa izango da eta berezitasun bezala, segalarien arteko lehia antolatu du­te. Bi bikote izango dira aurrez aurre: Suharri Irazus­tabarrena-Julen Gabirondo eta Mikel Garaialde-Mikel Zu­meta. Hori arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da. Aurretik, berriz, urtero sal­tsa jartzen duten ekintzak izango dira: Sagardo Txapel­keta Santiomendiko baserrien artekoa, Patata Tortila Lehia­keta, zaldi dema, auzo bazkaria, toka, Xapre eta Furriela... Errematatze­ko afaria izango da, txiste kontalari eta guzti.

EGITARAUA
09:00, Diana.
09:00, Baserriz baserri, oilasko biltzaileen kalejira.
11:30, Sagardo Txapelketa Santiomendiko baserrien artean, txorixo pintxoez lagunduta.
Horrez gain, bertakoen Patata Tortila Lehiaketa.
12:00, Zaldi dema.
14:00, Auzo bazkaria.
17:30, Segalariak.
19:00, Toka Txapelketa
21:00, Afaria.
Ondoren, Txiste kontalaria.
Egun osoan, Xapre eta Furriela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!