Enpresa berriak sortzeko, dirulaguntzak eta aholkularitza

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 23a, 02:00

5.000 euroko partida dago, dirulaguntzetarako eta enpresa berri bakoitzari, gehienez, 500 eurorekin lagunduko diote. Izen ematea, urriaren 31ra arte.

enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonei laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua es­kainiko diote Hernani, Usur­bil, Lasarte-Oria, Astigarraga eta Andoaingo Udalek, Donost­ialdea Ekinean proiektuaren barruan. Helburua da herri­ta­rrek dituzten ametsak egi bihur­tu eta proiektu profe­sionalak au­rrera eramaten la­gun­tzea, ha­la diote: «zure en­presa-ideiaren fase guztietan la­gunduko di­zu­gu, ideia sortzen hasi eta enpre­sa martxan jarri eta finkatu arte». Zerbitzua fi­si­ko­ki An­doa­i­­nen egongo da ko­katua, eta han­dik eramango da aurrera proiektua, es­kualdeko gainerako udal guztien izenean.

Bideragarria den edo ez
Lehenengo elkarrizketan hitz egingo dute enpresa sortzeko la­guntza, baldintza eta tra­mi­teen inguruan. Enpresa bideragarria den ala ez aztertzeko behar den laguntza eskeiniko zaio pausua eman nahi duen pertsona horri, hau da, negozio plana egiten lagunduko diote.

Martxan jartzeko pausuak
Finantzaziorako aukerak azter­tzea izango da ondorengo pau­sua. Enpresa sortu nahi dutenek laguntza jasoko dute finan­tziazio baldintzen eta tramiteen in­gu­ruan; dauden laguntza eko­no­mi­koak eskuratu ahal izateko beharrezkoa den informazioa jasoko dute.

Azkeneko pausua, finkatzea
Enpresa sortu eta gero, azke­ne­ko pausua berau finkatzea izan­go da. Horretarako bana­ka­ko ahol­kularitza eskaintzen du­te, en­presa berriei zuzen­du­ta­koa.

Langabezian dauden pertsonek enpresak sortzea, helburua
Proiektuaren helbu­rua da lan­gabezian dauden pertsonek, nor­­beraren kontura, lanpostu berriak sortzen laguntzea, en­presa berriak sortuz. Proiektu honetan, enpresa berriak finantziatzeko 5.000 euroko diru partida jarri dute guztira; eta enpresa bakoitzari, gehienez, 500 eurorekin la­gun­duko diote. Laguntza eskatzen dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte, horien artean, hauek: Donostialdeako udale­rrietan kokatua izatea helbide soziala, fiskala eta lantokia; langabetu bati edo enplegua hobetzeko egoeran dagoen bati alta ematea Gizarte Sozialean 2013ko maiatzaren 1 eta urria­ren 31 arteko fetxan...

Dirulaguntza izan dezaketen gastuak
Enpresa berria eratzeko beha­rrez­koak diren zenbait gastuk izan dezakete dirulaguntza, ha­la nola, notaritza gastuek, dago­kien erregistroetako gastuek edo OEAEJZren kitapenak; ez dute laguntzarik izango BEZak eta gainerako zergek. Laguntza hauek bateragarriak dira era­kundeek edo entitateek eman­dako beste edozein laguntzekin.

Laguntza jasotzen duenaren betebeharrak
Laguntza jasotzen duten en­pre­sa edo pertsonek hainbat be­te­be­har dituzte, horien arten: enpresa gutxienez 12 hilabeteko epean altan mantentzea; edo­zein aldaketen berri ematea; Andoaingo Udalak eskatutako informazio guztia ematea; eta Andoaingo Udalari jakinaraztea helburu berbererako diru la­gun­tzak jaso direla beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko zein priba­tuetatik.

Izen ematea, urriaren 1a arte
Eskaerak aurkezteko epea 2013­ko urriaren 31n bukatuko da. Eskaerak eta aurkeztu behar diren agiri guztiak Andoaingo Udalean aurkeztu behar dira, Sustapen Ekonomikoko Enple­gu eta Gazteria Lansailean (La Salle etorbidea, 6). Edozein kontsultarako ba­koitzak bere udalerrira jo ahal izango du, edo telefono edo korreo elektroniko bidez egin: Hernaniko Udaleko Hezkuntza eta Enplegu Sailera jo, eta Alfonso Gonzalezen galdera egin; 943 33 50 21 telefonora deitu edo alfonso-g@hernani.net helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!