Araia Uitzik bota zuen atzo Goizuetako festetako txupinazoa, Miren Terese Uitzi izebaren ordez. Eta izebaren hitzak irakurriz, familia, lagun eta herritarrei eskerrak eman zizkien eta festetan ondo pasatzeko opa. Atzo lehertutako festak gaur izango du jarraipena. Horretarako, ekintza ugari antolatu dituzte: entzierroa, meza, pelota partiduak, afari herrikoia, dantzaldia... Bertso saio ederra ere izango da Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Silveirarekin.
Ikurriñari omenaldia
Txupinazoaren aurretik, Ikurriñari omenaldia egin zioten Udal ordezkari eta herritarrek. Udala, Espainiako Bandera jartzera eta Ikurriña kentzera behartu dutela-eta, «inposaketari» erantzunez.
GAURKO EGITARAUA
07:00, Tolosako
dultzaineroak.
08:00, Entzierroa Lasturgo
zezenekin.
10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.
12:30, Pilota partiduak:
- Gaztetxoen artean.
- Lujanbio-Etxegoien/
Urkizu-Alberdi.
12:30, Erraldoiak eta
buruhaundiak.
18:00, Zezenak Lasturren
eskutik.
19:30, Bertsolariak gai librean:
Maialen Lujanbio EHko
txapelduna, Amets Arzallus
EHko txapeldunordea eta
Xabier Silveira Nafarroako
txapelduna.
22:00, Afari herrikoia
elkartean.
01:00, Kalejira.
22:00-02:00, Dantzaldia Itzartu taldearekin.