Berezia izango da aurten Umore-Ona dantza taldeak eskainiko duen emanaldia. Halaxe azaldu dio Kronikari Itsaso Lujanbio taldeko arduradunetako batek: «Orain ar-te dantza taldearen emanaldi nagusia izaten zen Amabirjin jaietakoa eta dantzara mugatu izan gara. Aurten, dantza, antzerkia, bertsoa, kantua... uztartuko ditugu. Herriko beste eragile eta herritarrekin osatu dugu sormen lan hau. Baserria hartu dugu gaitzat, Goizuetan asko bizitzen dena, eta horren inguruan gidoi bat prestatu dugu».
Aldaketarako beharra
Lujanbiok emanaldia aldatzearen arrazoia azaldu dio Kronikari: «Iazko emanaldiaren ostean, urtetan irakasle izan ziren Unai eta Elenak taldea utzi zuten eta neska helduen taldea pasa ginen ardura hartzera. Emanaldia gure esku zegoen eta beti aritzen ginenez herrian berrikuntza behar zuela esanez, aldatzea erabaki genuen». Herritarrek gustora hartuko dutela uste du. Gainera, intriga ere sortu omen da, ez baitute guztiz azaldu zer izango den.
Dantza taldean,
mutil faltan
Denera 45 lagun inguruk hartuko dute parte ikuskizunean, dantzari, antzezle, abeslari eta gainerakoen artean. Ez da kopuru makala, baina dantza taldean bajak izan direla azaldu du Lujanbiok eta mutil faltan direla: «Garai batean, mutilak zirikatzen zuen neska dantzarako. Orain hori galdu egin da eta herriko mutilak animatu nahi ditut dantza taldera».
Emanaldia 18:30etan izango da eskolako frontoian.