Hirugarren urtez, Aste Nagusiko Hondartzako Errugbi Torneoa jokatu zen larunbatean Donostian, Iñaki Aranaren omenez. Alde batetik, emakumezko seniorrek hartu zuten parte eta bestetik, gizonezko seniorrek. Bi kasuetan hernaniarrak lehiatu ziren. Eta emakumezkoetan, hernaniarrek bigarren postua lortu zuten, Tooparriba izenarekin. Finala Makinaz taldearen aurka jokatu zuten eta berdindu ostean, urrezko entsaiora jokatu zuten prologa. Azkenean aurkariak nagusitu ziren. Denera, 6 talde lehiatu ziren: Bartzelona, Madril, Irun, Valentzia, Tutera eta Hernanikoak.
Bi talde, gizonezkoetan
Gizonezkoetan, Hernaniko bi talde lehiatu ziren, Hernani Berriak (6garren postua) eta Hernani Junior (7garren postua). Denera zortzi taldek hartu zuten parte, Donostia, Madril, Elorrio... ingurukoak eta Sharknados taldeak irabazi zuen.